Lege oharra
Titulartasuna
Webgune hau MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK, S.L.L.ren (aurrerantzean BELMEK) jabetzakoa da (IFK: B-75178293; sozietatearen helbidea: Telleria kalea 19, B-5 – 20570 Bergara – Gipuzkoa).
Erabilera baldintzak
BELMEKek ez du bere gain hartzen web orri honetan agertutako informazioa oker, desegoki edo legez kontra erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik. Era berean, ez du bere gain hartzen Interneteko orrietan dauden datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, eguneratzerik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik.
BELMEKen webguneak BELMEKek kontrolatu ezin dituen hirugarrenen beste orrialde batzuetarako estekak (estekak) izan ditzake. Beraz, BELMEKek ezin du erantzukizunik hartu hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatik.
Webgune honetako testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta gainerako edukiak BELMEKen edo haren lizentziadunen jabetzakoak dira soilik. Transmisio, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publiko oso edo partzial orok berariazko baimena izan behar du.
Pribatutasun-politika
Datuen babesari buruzko informazioa:
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK, S.L.L
Telleria kalea, 19, B-5, 20570 Bergara (Gipuzkoa)
Tlf: 943 76 94 60 – Helbide elektronikoa: belmek@belmek.eus
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK, S.L.L.n interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu, eskatutako zerbitzua emateko eta, baimena emanez gero, publizitatea bidaltzeko.
Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak zerbitzua ematen den bitartean eta/edo legezko erantzukizunetarako gordeko dira.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria zerbitzua ematea eta/edo interesdunaren adostasuna da.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Datuak ez zaizkie jakinaraziko enpresatik kanpoko hirugarrenei.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein interesdunek eskubidea du MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK, S.L.L. enpresan berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez baieztatzeko.
Datuen titular zaren aldetik, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, lekualdatzeko eta emandako baimena ezeztatzeko eskubideak erabil ditzakezu, zure NANaren kopia duen idazki bat belmek@belmek.eus helbidera bidaliz.
Zure eskubideei behar bezala erantzuten ez bazaie, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Bulegoan.
Era berean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aurreikusitakoaren arabera, honako eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu:
- Eramangarritasun-eskubidea: interesdunak eskatzen duenean dagozkion datu pertsonalak jasotzea, MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK, S.L.L. enpresari eman dizkionean. Datu horiek erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean emango zaizkio interesdunari.
- Aurka egiteko eskubidea: Egoera jakin batzuetan eta bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik bere datuak bertan behera uzteko eskatzea. Kasu horretan, MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK, S.L.L.k datuak tratatzeari utziko lioke, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak daudenean edo balizko erreklamazioak erabili edo defendatzen direnean.